XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

Han horrela zegoelarik, harrigarrizko gertakizun baten ikusle izatera iritxi zen: etxe guztia bera zegoen gela ttiki hontara bildu zitzaion.

Hemen, gela ttiki honetan zeukan bere mundu guztia: etzan-lekua erdiz-erdi; eskubi aldera, arasa edo armarioa bere soinez zintzilikaz beteta; gau-mahaia ohearen ezker aldean eta bere gainean argitresna berexia itzal-mozorroez gela-inguru guztia....